GUNE IREKIAREN LAGUNAK
  • HASIERA / INICIO
  • GIGI Mundiala-WOSonOS 2022 Sept 26th-30th Bilbao
    • Sign Up / Izena eman
  • KONTAKTUA
  • BALIABIDEAK
  • AURREKOAK
    • bOSonOS 2017 - EUS
    • bOSonOS 2017 - CAS >
      • ZURRUNBILOAN! artxiboa
      • ZURRUNBILOAN! archivo

Gune Irekiaren
​Lagunak

Tweets by OpenSpace_EH

Gune Irekiaren Lagunak

Gune Irekiko batzarrak gogoko ditugun jendea biltzen gara GIL (Gune Irekiaren Lagunak) izenpean, eta talde moduan 2013an biltzen hasi ginen. Euskal Herritarrak batez ere, eta mundu osoko kideak baita ere.

Gutako batzuk batzar mota horiek bideratzen ohi ditugu (fazilitadoreak) eta elkarrengandik ikasten jarraitzeko eta elkar laguntzeko biltzen gara.
Beste askok oso gogoko dute batzar mota hau eta euren erakundeetan edo taldeetan erabiltzen dituzte, gai konplexuei aurre egiteko. Sustatzaile esaten diegu.
Eta asko eta askok, gehiagoko barik, Gune Irekiko batzarretan parte hartzea gogoko dute, metodo honek ematen duen askatasuna, talde-sormena eta eraginkortasunagatik.

Gune Irekiaren Lagunen bilgune nagusia eposta zerrenda elektronikoa da ("OpenSpace-GILagunak@googlegroups.com" <OpenSpace-GILagunak@googlegroups.com>). Parte hartu nahi duzula? Idatzi hona eta bertan sartuko zaitugu: bosonos13@gmail.com.

Eta, urtean behin, Gune Irekiaren Lagunak  fisikoki elkartzen gara, bOSONOS delakoan. Denborarekin jabetu gara, topagunea baino, jai bat izaten da, Gune Irekizaleon jaia. 2017koari ZURRUNBILOAN! izena jarri diogu. Puri-purian dauden gaietan gogotsu dabiltzan horiek guztiak gonbidatu nahi ditugulako Gune Irekiko egun biko bilgunera. Elkarrizketazaleon jaia izango da, nolabait.

Sorpresetarako prest?
Imagen
Imagen

Gune Irekia metodologia

Imagen
 MichaelHerman-ek idatzia, Eleder Aurtenetxe Pildainek itzulia

​Zer da Gune Irekiko Teknologia?
Gune Irekiko Teknologia (GIT edo GI, laburtuta) era guztietako jendeari edozein motatako antolakundeetan bilera eta topaketa argituak sortzen laguntzeko modu bat da. Argi geratu da, halaber, 1985etik-edo, espazioa irekitzeak, nazioarteko aitzindaritza-praktika intentzional gisa, jende arruntak elkarlanean jardungo duen antolakunde argituak sor ditzakeela eta jarraitasunez emaitza ezohikoak sortzen lagundu dezakeela.
Gune Irekiko bileretan, topaketetan eta antolakundeetan parte-hartzaileek beraiek sortzen eta kudeatzen dute euren agenda, hau da, garrantzi estrategikoa duen gai nagusi baten gainean aldi berean emango diren lan-saio paraleloak. Gaia izan daiteke, esaterako: zer estrategia, talde, antolakunde edo komunitate babestu dezakete edo sortu daiteke lankidetzan parte-hartzaile guztien artean?
5-2000 arteko lagunekin (egun bateko lantegietan, hiru eguneko topaketetan zein asteroko lan-bileran) honako hauxe da ohiko emaitza, antolakundean jada gertatzen ari dena: plangintza eta ekintza; ikastea eta egitea; pasioa eta ardura; parte-hartzea eta jarduna; konektatzea eta indartzea. Ikusi honako hau ere: WorkingInOpenSpace (Gune Irekian lan egitea, gidatutako ibilaldia).

Noiz eta zergatik?
Egin beharreko lana konplexua denean, eragindako jendea eta ideiak askotarikoak direnean, kontua bideratzeko pasioa (eta, beraz, gatazka emateko aukera ere) handia denean, eta gaia burutzeko epea “atzorako”, orduantxe funtzionatzen du ondoen Gune  Irekiak.

Zer da Gune Irekia? Definizio laburrak
  • ardurak zedarritutako pasioa;
  • kafe-eten on baten energía;
  • intentziozko auto-eraketa;
  • lan-esparruko izpiritua;
  • anabasa eta sormen kolektiboa;
  • antolaketa-eboluzioa
  • eta,… gehien behar den unean eta gunean jendea eta antolakundeak mugimendua jartzeko modu sinple eta ahalmentsua dela esan izan da.
Eta, itxurazko egiturarik ezagatik eta sorpresei ongi etorria emateagatik ezaguna bada ere, oso egituratua suertatzen da Gune Irekiko bilera edo antolaketa.
Baina, hain da egitura hori jendeari eta esku artean den lanari modu perfektuan itsatsitakoa, ze bere zereginean, hau da, lanik onena sustengatzen (ez oztopatzen),  igarri ere egin gabe ematen baita. 
Izan ere, Gune Irekian ehundutako istorioak eta lan-planak konplexuagoak, sendoagoak, iraunkorragoak izan ohi dira eta adituek edo zuzendaritzak gidatutako diseinuak baino askoz bizkorrago mugi daitezke.

Zer gertatuko da?
Inoiz ez dakigu zehazki zer gertatuko den jendeari bere lanik garrantzitsuena egiteko espazioa irekitzean, baina honako emaitza hauek berma ditzakegu talde bat Gune Irekian sartuz gero:
  1. Parte-hartzaileentzat garrantzirik HANDIENA duten gaiak aterako dira.
  2. Ateratako gai bakoitzari parte-hartzailerik prestatuenek eta zerbait egiteko gaienek helduko diote.
  3. Egun bateko edo egun biko epe laburrean ideiarik, mintzaldirik, daturik, aholkurik, ondoriorik, azterketa sakonagoa behar duten gairik, eta berehalako ekintzarako planik garrantzitsuenak txosten ulergarri batean jasoko dira eginda, inprimatuta eta parte-hartzaileen esku, alde egiten dutenerako.
  4. Horretarako espazio eta denbora egokia uzten bada, txosten horretako eduki osoa fokatu eta lehentasunez hornitu daiteke, ordu gutxi batzuetan, ehunka lagunen taldeekin ari bagina ere.
  5. Ekitaldi baten ostean, egun batzuen buruan emaitzak antolakunde edo komunitate osoaren esku utzi daitezke, mintzaldiak, stakeholder (gai jakin batean eragina izan dezaketen pertsona edota taldeak) inplementatzera gonbidatuz orduantxe.
  6. Eta… horrelako emaitzak planeatu eta inplementatu daitezke talde handiko ekintza izeneko beste horietako edozeinetan baino arinago. Egun edo aste batzuetan lortu daiteke beste bide batzuetatik hilabeteak edo urteak beharko lukeena.

Con tecnologĂ­a de Crea tu propio sitio web con las plantillas personalizables.
  • HASIERA / INICIO
  • GIGI Mundiala-WOSonOS 2022 Sept 26th-30th Bilbao
    • Sign Up / Izena eman
  • KONTAKTUA
  • BALIABIDEAK
  • AURREKOAK
    • bOSonOS 2017 - EUS
    • bOSonOS 2017 - CAS >
      • ZURRUNBILOAN! artxiboa
      • ZURRUNBILOAN! archivo