Open Space on Open Space (OSonOS), gune irekiei buruzko gune irekiak,
Talde handien batzar luzeak egiteko metodo hau erabiltzen duten fazilitadoreak, sustatzaileak, gune irekizaleak, jende kuriosoa, enpresariak, zientzialariak, gizarte eragileak zein aktibistak, eta bestelako jendea biltzen dituen topaguneak dira. Etorri ohi den jendea gune irekian ibilitakoa da, edo interesa duena, besterik gabe. Munduan zehar ospatzen diren saio hauek Gune Irekia metodoaz aritzen dira, Gune Irekia metodoa bera jarraituz.
Talde handien batzar luzeak egiteko metodo hau erabiltzen duten fazilitadoreak, sustatzaileak, gune irekizaleak, jende kuriosoa, enpresariak, zientzialariak, gizarte eragileak zein aktibistak, eta bestelako jendea biltzen dituen topaguneak dira. Etorri ohi den jendea gune irekian ibilitakoa da, edo interesa duena, besterik gabe. Munduan zehar ospatzen diren saio hauek Gune Irekia metodoaz aritzen dira, Gune Irekia metodoa bera jarraituz.
Egitaraua
Guneak ireki...
|
eta ospatu!
|
GAI BEROAK. Bertaratuek proposatutako gai beroez arituko gara buru-belarri hizketan. Ekarri intereseko, beharrezko edo gustuko gaiak edo zatoz besteen ikuspuntu, amets edo kezkak ezagutzera.
GUNE IREKIAZ. Gune Irekiaren metodologian murgilduko gara, teknologiaren erabileran ditugun galdera, zalantza, ideia, etab. elkarbanatzeko. Ekarri zureak! EKINTZA PROPOSAMENAK. Igande goizean ekintzetara zuzenduko ditugu indarrak. Larunbatean egun osoan zehar luze eta zabal hitz egin ostean, eta orain zer? galdetuko diogu gure buruari. |
ZULO IREKIA. Jai autoeratua.
Ohiko artista-hartzaile muga lausotuz gero, zer? Arte aleren bat prest besteei emateko? kanta zaharren bat? zure hip-hop zaletasuna zabaldu nahi? akrobazia? entzuten edo ikusten duzunarekin bat, margolana hormara? kopla kantari aritu nahi? bat-bateko performance edo monologoa? dantzan egin nahi edo talde osoari dantzaren bat irakatsi, di-da? musikaz giroa alaitu? antzerki puskatxoren bat? mimo? clown? inpro? libertimendu? gutako bakoitzaren sormena eta talde-sormena ospatuko ditugu, bat-bateko moduan eta era zirkularrean. Gogoz bai? ANARI. Etxeluze gaztetxeak Anari gonbidatu du igandean 19.00tan (6€) kontzertua jotzera. Asteburua amaitzeko modu paregabea guretzat. |
Jatorduak eta lotarako aukerak
Jatorduak
|
Lotarako aukerak
|
![]() Janariak badu zerbait berezia, jendea biltzeko gaitasun espezial bat. Mahaiaren inguruan elkarrizketa interesgarriak sortzen dira eta jendea ezagutzeko ere aukera ezin hobeak bihurtzen dira.
GOSARIA. Saioen hasieran eta goizean zehar kafea, infusioak eta jateko zerbait jarriko dugu Etxeluzen bertan, egunaren hasieran indarrak biltzeko. BAZKARIA. Etxeluzen bertan bazkalduko dugu, 10€ko bazkari begetarianoa zerbitzatuko dugu (mesedez. izena ematean adierazi, hori bada zure aukera). Nahiago baduzu, zure janaria ere ekarri dezakezu, edo Orioko jatetxe ala tabernaren batera joan, ugari daude-eta, gertu. |
![]() Lotarako aukera ugari dago Orion. Hemen ostatu horietako batzuk eta kanpina. Bestelako aukerak ere antolatzen ari gara, dirurik ordaindu gabe ere lo egin ahal izateko Orion bertan. Nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin eta bilatuko dugu txokoren bat zuretzat: [email protected].
Zure kabuz bilatu nahi baduzu, hauek dira Orion aurkitu daitezken ostatu aukerak: |
Nola heldu
Oriora iristeko:
|